"Gurasoak Mintzalagun" programa Zaragueta Herri Eskolan
Lehen Hezkuntzako haurren gurasoekin 3-4 laguneko mintza-taldeak osatu nahi dira
Urola Kostako Udal Elkarteak duela urtebete Mintzalagun Urola Kostan programa jarri zuen martxan. Une honetan 50 pertsonatik gora ari dira parte hartzen —Orion 2 talde osatu ziren— eta, duen arrakasta ikusita, Gurasoak Mintzalagun sortu nahi du orain.
Horretarako, esperientzia pilotua egingo du Udal Elkarteak Aste Santutik ekainera bitartean eskualdeko lau ikastetxetan; eta, irailetik aurrera, parte hartu nahi duten ikastetxe guztiei zabalduko die aukera. Esperientzia pilotu horretan parte hartuko duten ikastetxeen artean dago Zaragueta eskola (Zarauzko Orokieta eta Antoniano eta Zumaiako institutuarekin batera).
Lehen Hezkuntzako haurren gurasoekin 3-4 laguneko mintza-taldeak osatu eta, astean ordubetez, euskaldun berriek euskaldun zaharrekin harremana izatea da helburua.
Izena emateko epea martxoaren 26an bukatuko da.