Hemen zaude: Hasiera Albisteak Harri-orri-ar eta poker txapeltak antolatu ditu Unar tabernak
Dokumentu Akzioak

Harri-orri-ar eta poker txapeltak antolatu ditu Unar tabernak

2010/07/27

Esku jokoa izango da gaur, 22:00etan; pokerra, berriz, bihar gauean

Harri-orri-ar (piedra-papel-tijera) esku joko txapelketa antolatu du, aurreneko aldiz, Unar tabernak gaur gauerako. Aspaldiko joko honen arabera, bi jokalari bata bestearen aurrean jarriko dira, batek eskua zabalik duela eta besteak itxita, aurkariaren gainean. Epaileak hasteko agintzean, hiru kolpe eman beharko dituzte eskuarekin, 1 ... 2 ... 3 ... Harri, orri, ar! esanez, eta, biek batera, aukeratutako elementua (harria: ukabila; papera: eskua zabalduta; edo artazia: behatzak V forman jarriz) erakutsiko dute: harriak artaziak hausten ditu eta hortaz, harriak irabazten du; artaziek papera mozten dute –artaziek irabazi–; paperak harria tapatzen du –paperak irabazi–; eta bi jokalariek elementu bera aukeratuz gero, berriz jokatzen da. Set bat irabazi eta txapelketan aurrera segitzeko, bi puntu –joko bakoitzeko puntu bat– lortu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Hurrengo kanporaketara pasatzeko, berriz, bi setetan gailendu beharko du jokalariak.

Gaueko 22:00etan hasiko da txapelketa eta interesa dutenek, jokoan hasi aurretik Unarren bertan eman beharko dute izena, euro bat ordainduta. 50 euro irabaziko ditu garaileak.

Tabernako arduradun Joseba Unanuek esan digunez, telebista bidez jakin zuten harri-orri-ar txapelketak egiten direla eta ikusitakoa praktikan jartzera animatu ziren. Internetean aurkitu zituzten jokoaren arauak eta federazioak eta liga profesionalak ere badirela jakin zuten.

Pokerra

Bihar, berriz, poker gaua izango da Unar tabernan. Texas Hold'em modalitatean arituko dira, 22:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duen lagun bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu eta bildutako guztia eramango du etxera, txapelketako irabazleak.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea