Hemen zaude: Hasiera Albisteak Harribilen "urratsen oihartzunak" kiroldegia bete zuen
Dokumentu Akzioak

Harribilen "urratsen oihartzunak" kiroldegia bete zuen

2008/04/28

Ikuslegoa bereganatu zuen ordu bete inguruko saioak

Harribil dantza taldeak estrainekoz eskaini zuen larunbatean, 22:00etatik aurrera, Urratsen oihartzuna emanaldi berria. Karela kiroldegian izan zen dantza saioa eta guztiz bete zen, sarrera guztiak aurrez salduta baitzeuden.

23 dantzari izan ziren oholtza gainean: M. Arriola, L. Arruti, M. Atorrasagasti, I. Aiestaran, I. Barrenetxea, I. Berasaluze, E. Erkizia, A. Errasti, L. Esnaola, M. Esoain, M. Ibarbia, L. Iturralde, A. Iturzaeta, I. Lizarralde, A. Madariaga, A. Mateos, O. Mujika, E. Oliden, J. Orella, E. Saizar, A. Sarasola, L. Sarasola eta A. Urkizu.  J. Itxasok, berriz, ezin izan zuen parte hartu.

Ordu bete inguru iraun zuen dantza saioak eta ikuslegoa bereganatzea lortu zuen, txalo zaparradek hala adierazi zuten.

urratsen oihartzuna

 
 urratsen oihartzuna

 urratsen oihartzuna

urratsen oihartzuna

 
 urratsen oihartzuna

urratsen oihartzuna

ZORIONAK!!

Herritar eskertu bat — 2008/04/28 12:45
Zorionak Harribil!! Ordu askoko lanaren fruitua ikusi ahal izan genuen larunbatean. Txalotzekoa profesionala ez den talde batek eginiko ahalegina eta esfortzua. Ixilean aritu zarete buru belarri emanaldi hau prestatzeko eta herriak asko eskertzen dizuela esatera ausartzen naiz. Zorionak eta eskerrikasko dantzataz horrela disfrutatuarazteagatik.

zenbaki sarituak

harribil — 2008/04/28 15:21
Eskerrak kiroldegira gu ikustera etorritako guztioi eta baita ikuskizun hau aurrera ateratzen lagundu diguzuenoi ere. Bestalde, hemen, saldu genituen boletoen zenbaki sarituak: RELAX GRASTONOMIKOA: 628 2 LAGUNENTZAKO AFARIA ATERPEN: 1077 100 EUROKO EROSKETA BONOA ITZIAR KIROLAKEN: 714 Gure urratsek oihartzuna iznago dutelakoan, ondo izan!

Urratsen oihartzunak

Mikal — 2008/04/28 23:39
Zorionak neska mutilak, oso dantza emanaldi polita eskeini zeniguten bertara gerturatu ginen guztioi. Ez dezute lan makala egiten koreografia guztiak ikasi eta guztion aurrean aurkezten. ANIMO eta jarraitu horrela

ZORIONAK!

Txipi — 2008/04/29 11:04
Benetan, zorionak!!! Egiya esan asko kosta zait zue danoi olanbeste denboran kontu iuala aitzen eotia eguneo baño merezi izan du eta zorionak danoi!! Ia Oriyotik kampoare aitzean oihartzun oi eh!!gude juerga juteko klara!!je

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.