Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hasi dira San Nikolas jaiak!
Dokumentu Akzioak

Hasi dira San Nikolas jaiak!

2007/12/06

Festetako aurreneko egunean jai giro polita izan zen herrian, nahiz eta festak susto batekin hasi ziren.

Gaueko kontzertuko argazkia duzue alboan. Los Coronas talde madrildarrak kontzertu indartsua eman zuen Orioko plazan eta, jende multzo polita izan zuen eszenatokiaren azpian. Kontzertua Kenon talde oriotarraren saioarekin bukatu zen.

Udalaren oharra

Festen hasierako txupinazoan susto handi samarra hartu zuten batzuek, haurrentzat jarritako trakatik erortzen ziren txinpartak zirela eta. Sustoaz gain, batzuek erredurak izan zituzten arropatan. Izandako gertaerari buruz, Udalak honako oharra kaleratu du:

Aurtengo festen hasierako ekitaldia haurrentzako txupinazoa izan zen. Horretarako, haurrentzako traka berezi bat prestatu zen herriko plazan, jostailutxoak zintzilik zituena. Zoritxarrez, traka lehertu zenean, herritar batzuk kalteak izan zituzten arropatan, goitik behera erortzen ziren txinparten ondorioz.

Udalak adierazi nahi du sentitzen duela herritar horiei pasarazitako sustoa eta ahalegina egingo duela sortutako kalteen ordaina ahalik eta arinen bideratzeko, tramiteak azkartuz. Horretarako, kalteak izan zituzten herritarrei eskatzen die udaleko bulegoetara joateko, ahalik eta azkarren, dagokion erreklamazioa aurkeztera.

festak

herritarra — 2008/05/31 17:13
nik galdera bat dakat?????????????'zenbat egun dia aurtengo festak????san pedrok eeeeeee

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Hasi dira San Nikolas jaiak!

Los Coronas talde madrildarra, indarrean