Haziak banatuko dituzte larunbatean
Herrio Natur Taldeak, urtero bezala, bertako zuhaitzen haziak banatuko ditu doan plazan
Larunbat honetan, azaroak 10, zuhaitz haziak banatuko dituzte Herrio Natur Taldeko lagunek. Urtero bezala, informazio mahaia ere jarriko dute plazan. Bertaratzen direnek gure basoetako zuhaitzei buruzko argibideak jaso ahal izango dituzte, eta, baita hainbat espezieren haziak doan eskuratu ere.
11:00etatik 14:00etara egongo dira plazan.