Helduentzako eskulan ikastaroak antolatu dituzte
Interesatuek Aiako udaletxean eman beharko dute izena
Helduentzako eskulanak egiteko ikastaroa antolatu du Aiako Udalak ikasturte honetarako. Urriaren 5ean hasita, haria, egurra, metala… landuko dituzte saioetan izena ematen duten guztiek, Goiz Argi aretoan. Bi eskola izango dira guztira: hari lanak egingo dituzte astearteetan, 15:00etatik 18:00etara; eta egurrarekin, metalarekin, eskaiolarekin, telarekin… arituko dira ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara.
Interesatuek Gipuzkoako Kutxako 2101 0027 31 004156055 zenbakian sartu beharko dituzte ikastaroak –bakoitzak– balio dituen 50 euroak. Banketxeak emandako ordainagiria aurkeztu beharko da, gero, udaletxean.