Herri Elkargoa aurkeztu dute
Herritarren parte hartzeko eskubidea aldarrikatu du elkarte sortu berriak
Orioko elkargoaren aurkezpena izan da gaur, eguerdiko 13:00etan, herriko plazan. Marian Urangak, elkargoaren izenean adierazi duenez, herritar guztien parte hartzeko eskubidea bermatzeko bildu dira zenbait eragile: Arkupe, ELA-Urola Kosta, Farfara, Harribil dantza taldea, Herrio natur taldea, LAB-Urola Kosta, OKK Gazte Asanblada, Orioko Pilota Elkartea, Talaimendi Mendi Elkartea, Txurrumuski Kultur Aisialdi Gazte Elkartea, Aralar, EAE-ANV eta Ezker Batua. Hala ere herritar, herriko eragile eta talde guztiek beren ateak irekita dituztela azpimarratu du.
Elkartea sortzeko bi arrazoi azpimarratu ditu Urangak: Muntoko Plan Partzialari buruzko informazioa herritarrei helaraztea eta herriaren hitza aintzat hartu eta errespetatzeko beharra.
Muntoko Planaren xehetasunak eman dira aditzera ondoren. Elkargoak babes ofizialeko etxebizitza gehiago eskatu ditu: Munton eraikitzea aurreikusten den etxebizitza kopurua legeak ezartzen duen gutxieneko portzentajea da, eta Udalaren borondatearen esku dago kopuru hori handitzea edo ez. Azterketa hidrografikoan, berriz, prozedura irregular asko gauzatu direla eta eragile ezberdinek helegiteak aurkeztu dituztela gehitu du Urangak. Gune komertzialaren beharrik ez dela ere adierazi du: tamainu horretako gune komertzialak herriko merkataritzarengan eragin zuzena izan dezake eta herriaren bizigarritasuna, giza harremanak eta herria beraren jasangarritasuna zalantzan jar dezake, besteak beste lanpostuen prekarietatea bultzatuz. Ikastolari dagokionean, egun duen eraikin berri baten premia ikusita, elkargoak eraikuntzaren garapenean inongo oztoporik ez duela izan nahi gehitu du.
Aurrera begira jarritako helburuen artean, Muntoko Plan Partzialaren bernegoziaketa berri bat bideratzea eta herri elkargoak etorkizunean herrian joka dezakeen paperaren garrantzia azpimarratzea nabarmendu ditu Urangak.
Bukatzeko, Herri Elkargoak OKK Gazte Asanbladako zazpi auzipetuei bere elkartasuna adierazi dio.


Eroski ez baino bai
eroskirik ez
Kexatzea erraza, egitea...
Izan ere kexatxea errazagoa baita, aurrera pausoa eman, lan egin eta hanka sartzeko harriskua hartu baino...
Ni ere ados
Muntoko plan honi EZ!
Nora begira zeuden guzti horiek orain arte?
Nere ustetan behar dugu horrelakorik. Herria hazten ari da, eta kanpoan egiten den erosketen zati bat bertan egingo delakoan nago. Eta Arkupek duen eritziak, zilegitasunik ez duela ustet, aurreko mezuan diodanagatik.
Etxeen inguruan, ni ere bat nator babes ofizialeko etxe gehiago eskatzean. Baina salduko ote dira guztiak? Promotorek nahiko al dute marroi hortan sartu? Orain dagoen panoramarekin ez det batere garbi.
Halare, zalaparta guztiaz aparte, Muntoko plana dagoeneko onartua dago. Zergaitik ez ziren guzti hauek lehenago planteatu? Herriaren partehartzea onartu eta gero soilik?
Bestalde, kontuan izan aurka dagoen jendea badagoela, eta horiek dira argazkietan ateratzen direnak. Baina beste asko badira planaren aldekoak, nahiz eta argazkietan atera ez. Eta hori ez dela errespetatzen uste det.
Oriotarra X
Kontsulta
Eta hau plana onartu dutenen alderdiengandik hurbil nagoelako pentsatzen dudala uste dutenentzat (seguru badirela, beti besteei ), esan hor argazkian dagoen alderdi bati eman niola nere bozka azken auteskundeetan.
Eta azkenik, ez dakat garbi horrelako kontsultan alde edo aurka bozkatuko nuenik.
Kontsulta
Kontsultaz
Bukatzeko
Oriotarrari
Tonto aurpegia
Nik ere nahiko harridura hartu diat, mezu hauetan ez dela "talibanik" gurutzatu. Eztabaidatzea ona da, batez ere errespetuarekin jarduten danian. Portzierto, neri ere tonto aurpegi berbera geratu zait.
Hakuna, lerro saltoetarako hau jarri behar dek: txikiago ikurra, b letra, r letra, handiago ikurra. Aber asmatzen deken.
br? aber, aber...
A, bai!
Eskerrik asko!
Goiko bi lagunei,zoriontzen!
Adostu beharrekoa
Ados nago herri partehartzea onuragarria litzatekeela. Eta moduak adostu aurretik, beste zerbait adostu beharko litzakeelakoan nago. Zein gai izango lirateke adostu beharrekoak? Hau ere ez da lan makala. Neretzat garrantzitsua dena, besteentzat baliteke ez izatea. Farolak ze koloretakoak nahi ditugun bozkatzen bukatu behar dugu, astero?
Gainera, herri kontsulta bultzako dutenak minoria izango dira normalean, eta erabakien aurka daudenak. Besteek herri ordezkari bezela bozkatu eta listo nahiko lukete, gehiengoa horretarako lortu bait dute, eta beraientzat zilegi baita erabaki hori hartzea.
Bururatze zait baita ere, herritar batzuk ez dutela gustoko erabakietan inbolukratzea. Nahiago dute alderdiei konfidantza eman eta beraiek erabakitzea. Kontsultetan botoak delegatzea onartuko da?
Hala ere, auteskundeetan ateratako zinegotziak horretarako dira teorian, ezta? herritarren ordezkariak izan eta beraien ordez erabakiak hartzeko.
Laburtuz, argitu beharreko puntu ugari ikusten ditut. Eta ona litzake gure zinegotziek gai hau landu, eta beraien ekarpenak egitea hurrengo kasuetan aplikagarria izan dadin.