Herri Urratsera autobusa
Lore edo Uranga burdindegietan edo Ikastolako idazkaritzan eman behar da izena
Maiatzaren 11n, igande honetan, Senperen egingo den Herri Urratserako autobusa antolatu du Orioko Herri Ikastolak.
Interesatuek ikastolako idazkaritzan (ostiralerako) edo Lore edo Uranga burdindegietan (larunbaterako) eman beharko dute izena. 16 urtez azpiko gazteek ikastolan eman beharko dute izena derrigorrez. Ikasle eta ikasle ohiek 9,5 euro ordaindu beharko dute; gainontzekoek 10 euro.
Errepideko geltokitik aterako da autobusa igandean, 08:30ean. Senperetik Oriora, berriz, 19:00etan abiatuko da.