Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herriko eragileak eta haurrak protagonista Ikastolaren jaialdian
Dokumentu Akzioak

Herriko eragileak eta haurrak protagonista Ikastolaren jaialdian

2011/06/13

LHko ikasleek Mikel Laboa, Xabier Lete eta Oihana Alkorta izan zituzten gogoan

Jendez lepo zegoen atzo goizeko 11:00etarako Karela Kiroldegia. Ttuntturroek herritik buelta bat egin zuten lehenik eta kiroldegian bertan bukatu zuten beren ibilbidea. Iñaki Berazak, ikastolako zuzendariak, aurkezpena egin eta haur hezkuntzako umeak hasi ziren beren dantzak egiten. Zoologikoa ardatz hartuta, hainbat dantza egin zituzten.

Hau bukatuta, ikastola eta udalaren arteko hitzarmenaren alde egin duten eragileei eskerrak emateko ekitaldia izan zen. Ikastolako lehendakari izandakoek oroigarri bana eman zieten bertan ziren eragileetako ordezkariei.

Atzetik LHko ikasleek Queen, Michael Jackson, Mecano, Parchis, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Oihana Alkorta izan zituzten gogoan. Jaialdia amaitzeko Leteren Habanera abestu zutelarik harmailetan zeudenen laguntzarekin.

Jaialdia bukatuta, ikastola aurreko plazan hamaiketakoa izan zen eta horrek eman zion urteroko ekitaldiari amaiera.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Herriko eragileak eta haurrak protagonista Ikastolaren jaialdian

Eragile bakoitzak oroigarri bat jaso zuen lehendakari izandakoen eskutik.