Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herriko ikastetxeekin hitzarmena sinatzea onartu da
Dokumentu Akzioak

Herriko ikastetxeekin hitzarmena sinatzea onartu da

Hainbat tira-biraren ostean, lau hezkuntza zentroekin hitzarmenak sinatzeko ahalmena eman zitzaion Jon Redondori

Maiatzaren 17an, asteartearekin, egin zen Orioko Udaleko legealdi onetako azken udalbatzarra. Gaien zerrendan puntu garrantzitsuena ikastetxeekin hitzarmena sinatu ala ez erabakitzea zen.  Aldeko 8 boto –EAJ, EA eta Ezker Abertzalea– eta 3 abstentziorekin –Aralar, EB eta PSE-EE– gehiengo absolutuz onartu zen hitzarmenak sinatzea. Hala ere, Joseba Goiburuk lehenago egin behar zela salatu zuen eta formetan akatsak izan zirela adierazi. Iñaki Iturainek ere bere abstentzioaren zergatia azaldu zuen, alde batetik, esan zuen prozesu hau gauzatzeko formak ez zirela egokiak izan bere aburuz eta, bestetik, gaineratu zuen zalantzak dituela modu honetara ikastetxe guztien berdintasuna bilatzerakoan.


Horrela bada, ikastetxeekin hitzarmena 5 urtetarako sinatuko da, eta 2010eko iraileko datarekin indarrean sartu eta 2015eko abuztuan bukatuko litzake, baldin eta ez luzatzea erabakiko balitzake.
Behin hitzarmena sinatuta, eskola bakoitzak diru kopuru hauek jasoko lituzke: Orioko Herri Ikastolak, 127.000 euro; Zaragueta Eskolak, 30.000 euro; Maria Maestra haurreskolak, 6.000 euro eta San Nicolas de Bari haurtzaindegiak, 5.000. Kopuru hauek urtetik urtera Euskal Autonomi Erkidegoko KPI indizearen arabera hobetuko dira.

Ikastolak argitara eman duen prentsa oharrean, berri pozgarria dela adierazi du eta eskerrak eman nahi izan dizkie Haren sentsibilizazio kanpainan parte hartu duten eragile eta herritarrei. Bide batez, Ikastolen Elkarteari ere eskerrak eman nahi izan dizkio Orioko Ikastolak, bidean beti lagun izateagatik.

Azkenean!

sorgintxoa — 2011/05/19 15:25
Sinatu dute, azkenean 4 ikastetxeek udalarekin hitzarmena. Baina hurrengo baterako herritarrei gustatuko litzaiguke hitzarmen horiei buruzko informazio gehiago izatea, funtsean zertan datzan, non gastatu dezaketen dirua... Informazio pixkat gutxienez.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Herriko ikastetxeekin hitzarmena sinatzea onartu da

Azken plenoan erabaki zen Hitzarmenari baiezkoa ematea.