Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herritar ugari atzoko atentatua salatzeko
Dokumentu Akzioak

Herritar ugari atzoko atentatua salatzeko

2008/05/15

Isilean, 15 minutuko kontzentrazioa egin dute

Herritar ugari bildu da plazan atzo Legution izandako atentatua gaitzesteko. Alkateak deitutako kontzentrazioan,   gogoan izan dituzte atzo hildako Juan Manuel Piñuel guardia zibila eta zauritutako lau lagunak. Elkarretaratu direnen artean ziren Jon Redondo alkatea, PSE-EEko zinegotzi Jesus Rodriguez, EAJko Noemi Ostolaza eta beste hainbat udal ordezkari, udal langile eta irakasle ere.

bizkarrez?

ai — 2008/05/15 17:00
Bestelako kontzentrazioetan argazkietan bildutako pertsonak aurpegiz agertaen dira. zergatik honetan ez?

udaleko langileak

aiaiai — 2008/05/15 17:43
udaleko langilek 15 minutu + horrek ekartzia dakan beste 15 minutu gutxi oyek eztitue kobratuko ez?

udala-lanpostuak

izendatuak — 2008/05/15 19:58
http://www.oriora.com/News/1210836352

Artikulu interesgarria

Txokotik — 2008/05/16 10:39
Foro honetarako luzea, baina interesgarria iruditu zait gaurko Garan argitaratutako artikulu hau, Xabier Izaga irakasleak sinatuta: Sosegurik eza Artikulu atsegina idatzi nahi nuke, zutabegile guztiek bezala, irribarrea sorrarazten duten horietakoa, irakurleak bukatutakoan gogobeteta sentitzea edo, gutxienez, denbora galdu ez duen sentsazioa izatea. Baina oso zaila da hori, are zailagoa norberarengan sosegurik eza nagusi denean. Sosegurik eza egunotako eta aurrekoetako gertakari mingarriengatik. Sosegurik eza hedabideetan espantuka agertzen direnak mehatxua ahoan eta gauzak bere horretan jarraitzeko asmoa buruan agertzen direlako. Barne ministro espainolak errieta egin die (hori baino ez balitz...) ETAren ekintzak justifikatzen dituztenei. Baina nik ez dut inor ekintza horiek justifikatzen entzun. Zer da justifikatzea? Ministroari hala iruditzen zaiona? Ikusi dut, oraindik orain ministroa tortura justifikatzen. Eta haren gobernua torturatzeko ahalbideak legeztatzen. Besteen kontzientzia inbaditzeko eskubidea bere egin dute, gaitzespenak eskatuz. Eta nik zalantza egiten dut giza galerek ematen dien min edo benetan mintzen dituena instituzioei egiten dieten kaltea den. Egia esan, ez dut zalantza handirik. Edozein lagun hiltzea, batez ere beste batek, zuzenean edo zeharkako eraginez, hiltzen duenean, gauza txarra da eta, beraz, deitoragarria. Eta horrenbestez, politikaren eta legeen esparruak nahastu gabe, berdin dio lagun hori guardia zibila, nekazaria edo ETAko militantea den. Eta orain bezain gauza txarra zen duela 27 urte, eta are duela 33 ere. Zer dela-eta esaten dute orduan ETAren ekintzak gaitzesten ez zituzten askok, are txalotzen zituzten askok, orain beraiek egin bezala beste guztiek ere gaitzetsi behar dituztela? ETAren ekintzak noiztik dira gaitzesteko modukoak, horiek gaitzesten hasi zirenetik akaso? Ez dirudi horren erraza baina, batzuk 79an eta beste batzuk 82an, 87an, 98an... hasi baitziren «gaitzespengintzan». Ez, sosegurik eza ez didate gaitzespenek kenduko, ez nire ez besteen gaitzespenek. Eta badakit nire sosegurik eza hutsaren hurrengoa dela hildako, torturatu, zauritu eta preso guztien hurkoen minaren aldean. Egoera latz honi irtenbide bat aurkitzeko benetako borondatea balego, luze gabe askoren, gehienen etengabeko sosegurik eza desagertuko litzateke eta beharbada -agian bai!- biktima guztien hurkoen mina arinduko.

GARA-ko artikulua

BERDELA — 2008/05/16 17:14
Izugarri ona. Ados nago !!

HERRIKO GAZTE BAT

GARAKO ARTIKULUA — 2008/05/31 17:37
GARAKO ARTIKULUA LUZEEGIA T IRAKURTZEKO KIXTON PEREZA EMATEIT T AURREKO KOMENTAYO BATEN JARTZEN BEZELA UDALETXEKO LANGILEI 15 MIN DESKONTATU BERAIEN SOLDATATIK

Ezin da erantzunik utzi