Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hezkuntza sistema nazionalaren aldarria Oriora iritsi da
Dokumentu Akzioak

Hezkuntza sistema nazionalaren aldarria Oriora iritsi da

2008/04/16

Ostiralean hitzaldia eskainiko du Ruben Iglesiasek kultur etxean

Hezkuntza sistema nazionalaren aldeko kanpaina ibiltaria Oriora iritsi da. Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimenaren eskutik, hainbat herri eta ikastetxetan izan da eta izango da maiatza bitarte. Horrela, aste guztian erakusketa jarri dute kultur etxeko areto nagusian. Gainera, Ruben Iglesiasek, Udalbiltzako Euskal Curriculumaren arduradunak, Euskal Curriculumari buruzko hitzaldia eskainiko du. Ostiralean izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean.

EHBE herri ekimenak bidalitako prentsa oharrak honela dio, hitzez hitz:
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimena duela 6 urte sortu zen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko mugimendua loratzeko bokazioz. Urte hauetan zehar ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko lanean antolatu eta bide horretan kokatzen ditugun lehentasunezkotzat jotzen ditugun aldarrikapenen baitan dinamika ezberdinak burutu ditugu
Oraingoan eta  maiatza bitarte Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldarrikapena herriz herri eta ikastetxez ikastetxe barreiatzeko dinamika antolatu dugu.
Hezkuntza Sistema Nazionala izateko dugun eskubidea aitorturik eduki ez arren, herri ekimenez sistema horren ardatz nagusiak eraikitzen ari gara (izan Euskal Curriculuma edo eta Euskal Unibertsitatea). Ez hori bakarrik,. herriz herri eta ikastetxez ikastetxe, guraso, ikasle, herritar eta irakasle askoren borondate zintzoarekin, urratsak ematen dihardugu jai egun arrotzen gainetik gure egutegi propioa aldarrikatuz, tokian tokiko curriculum propioak landuz, etorkinen euskalduntzea bermatzen duen planteamenduak eginez, bitarteko propioak sortuz...
Honek guztiak, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko konpromezua badagoela argi eta garbi uzten du. EHBE dinamika honen bidez, konpromezu maila horiek guztiak bildu eta zentzu berdina eman nahi dio: Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean emaniko urratsak dira guztiak, eraginkorrak, baliagarriak eta atzeraezinak.
Martxoa amaieran abiatu dugun dinamikaren bidez, egunez egun ematen ditugun urratsak ikusarazi eta hezkuntza herri baten oinarrizko ardatzetarikoa dela mahai gaineratuko dugu, beste behin ere.
 
 Astez aste ekimena zonalde batean egongo da (8 aste, 8 zonalde/eskualde) HSNren aldeko olatua irudikatuz. Gurera apirilaren 14an iritsiko da  eta aste osoan zehar izango dugu erakusketaz gozatzeko aukera. 18an, Ostiralean,  Euskal Curriculumari buruzko hitzaldia antolatu dugu 17:30tan Kultur Etxean.
Besterik gabe, animatu eta... parte hartu!!

Zensura Karkaran

Hankame — 2008/04/16 18:13
Kaixo Karkara, Zer zuen iraingarritik aurreko mezuak? Nori egiten zion irain? Hain azkar ezabatu izana oso argigarria da. Arrazoi eman bearko ote diet Karkarak nahi duela bakarrik kaleratzen duela diotenei?

Kurrikulum vitae

Hankame — 2008/04/16 18:25
Ezin argiago. Jakin bearrekoa bazekiau.

Lotsagarria

Permin — 2008/04/16 18:33
zueri gustatzen ez zaizuena ez dezute argitaratzen. Eskerrik beste web gune zuen baiño hobeagoak sortzen ari diren Joan zaitezte po..tik hartzera, txo!

Udalak Karkara itxi beharko luke.

Permin — 2008/04/16 18:34
Inkonpetenteak zaretelako, zuen zuzendaritik hasita. Banda bat zarete. Joan zaitezte denok parora!!!!

Hankameri eta Permini

Patxi Uranga — 2008/04/16 18:39
Arratsalde on "Hankame". Irainik ez, akaso. Baina pertsona bat goitizen batekin lotu duzu. Lehenago, foro honetan nahikoa polemika eragin duen goitizen batekin lotu ere. Eta hori, anonimotasunak ematen dizun babesarekin. Bidezkoa da? Intentzioaz, berriz, nahiago ez hitz egin. Izena eta abizena jarri izan bazenitu, benetakoak, ez dut uste moderatzaileek ezabatuko zuketenik. Bestela, eman errepasoa foroan parte hartzeko arauei. Bide batez, Permini zera esan: dudarik ez izan hau baino webgune hobeak badirela eta sortzen ari direla. Zaila ere ez da izango, beharbada. Baina bada ulertzen ez dudan kontu bat: Karkara.com hain eskasa izanda eta gustuko ez duena zentsuratzen duen medioa izanik, nolatan beti inguruan? Eskerrak, bai, hobeak sortzen ari diren. Zorte piska batekin haietara joko duzu aurrerantzean, giroa txartzera. Izan arratsalde ona.

Zaparro

Permin — 2008/04/16 18:44
Ez haiak gehiago horrela erantzun.

"Permin"

Patxi Uranga — 2008/04/16 18:46
Dudarik ez izan hau baino webgune hobeak badirela eta sortzen ari direla. Zaila ere ez da izango, beharbada. Baina bada ulertzen ez dudan kontu bat: Karkara.com hain eskasa izanda eta gustuko ez duena zentsuratzen duen medioa izanik, nolatan beti inguruan? Eskerrak, bai, hobeak sortzen ari diren. Zorte piska batekin haietara joko duzu aurrerantzean, giroa txartzera. Izan arratsalde ona.

Mezu ezabatuak

Karkara — 2008/04/16 19:01
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik. Karkara

Errespetuarekin

Hankame — 2008/04/16 19:16
Anonimotasunaren babesean lotu diyat pertsona bat ezizen batekin. Konforme. Intentziua argi dago ez dala ona, ezizen horren anparon idazten zuenak eragindako mina eta kaltia oaindik ezin ditut aztu eta. Onartzen det. Eta egokitasuna? Etikoki (hitz hau ibiltzea gaur egun ridikulo xamarra ere bada baino)eta gizatasun aldetik ez da egokia. Onartzen det. Odolkik ordainetan baino ez dira, bai baidakit egin deten lotura egia dala (ezizena eta pertsona), eta ezinbizia eta mina nireak dira.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.