Hondartza garbitzera joateko deia
Antillako hondartzan garbiketa eguna dute martxoaren 29an
Orioko Surf Taldeko lagunek deia egin dute martxoaren 29an, larunbatarekin, Antillako hondartza garbitzera joateko. Badira urte batzuk, udaberria hastean, garbiketa eguna egiten dutela. Herritar asko elkartzen da, urtero, zabor poltsa eskuan, denen artean bazterrak txukun-txukun uzteko.
Ekintza horrekin bat egin nahi dute Surfrider Foundation taldeak, Europako hondartza guztietan egiten duen ekimenarekin. 10:30ean elkartuko dira, Surf Taldearen aldageletan eta, lanak bukatutakoan, hamaiketako ederra izango dute guztiek.