Hondartzako haur-parkea berrituko dute uztailean
Jolastokia osorik itxura aldatuko da ia, metalezko elementuak ez ezik beste guztia ordezkatuko baita
Urte batzuk joan dira hondartzako zelaian haur-parkea jarri zela eta, zaharkitua eta egoera txarrean dagoenez, uztailean aldatuko du Udalak. Jolastokia osorik itxura aldatuko da ia, metalezko elementuak ez ezik beste guztia ordezkatuko baita. Itsasontzi formako egitura forma bereko beste batengatik aldatuko dute, baina dezente modernoagoa. Kulunkak ere ezberdinak izango dira eta elementu berri bat ere gehituko zaio parkeari, barruan sokazko sarea duen metalezko esfera bat.
HONDARTZAKO HAUR PARKEA