Ibai Peña eta Xabier Urkizu 2. Espainiako judo liga gorenean
Oiana Blancok ezin izan zuen munduko txapelketarako txartela lortu
Usurbilgo Judo Taldeak Espainiako 2. izatea lortu du estatuko kluben arteko judo liga gorenean, Espainiako talde handien aurretik geratuz, eta bertan aritzen dira Ibai Peña eta Xabier Urkizu oriotarrak. Talde sendoa da Usurbilgoa, hiru urte jarraian 3. mailatik Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuten. Iaz, 6. postuarekin konformatu behar izan zuten maila horretan, baina aurten, bigarren izan ziren ekainaren 6an, larunbatean, Madrilgo txapelketan txapelduna izan zenaren kontra bakarrik galduta. Usurbilgo taldea gipuzkoarrez soilik osatuta dago eta emakumezkoek ere gorengo mailan jokatzen dute.
Oiana Blancok ezin
Portugalgo World Cupera domina lortzeko asmoarekin joan zen Oiana Blanco, horrela munduko txapelketarako txartela lortuko baitzuen, baina lehen borrokan, 3 yukogatik irabazten joan arren, ondoeza egin eta galdu egin zuen. Munduko txapelketara joateko txartela lortzeko beste aukera izango du datorren asteburuan Madrilen jokatuko den World Cupean.