Ibaia plastikozko gurpiltxoz josia dago
Orioko Surf Taldeak, Herrio Natur Taldeak eta Muskuilu Harria Elkarteak eman dute kutsaduraren berri
Oria ibaia kutsatuta dagoela jakinarazi dute Orioko Surf Taldeak, Herrio Natur Taldeak eta Muskuilu Harria Elkarteak erredakziora bidalitako gutun baten bitartez. Horrela dio mezuak, hitzez hitz:
Azken bi
hilabeteetan Orioko errio bazterrean gurpiltxo formako milaka plastiko
azaldu dira. Plastikozko pieza txiki hauek zentimetro bat bider
zentimetro
bateko neurria dute. Oria ibaiak egunez egun ekarri ditu
itsasadarreraino.
Eskutitz honen bidez kutsadura honen ardura nork duen jakin nahi dugu eta, bide batez, Orioko herritarrok dugun kezka adierazi.
Gai honetan adituak direnek ziurtatu digute plastikotxo hauek Oria ibaiaren bazterren batean dagoen araztegi batetik ihes egin dutela.
Orioko
ingurugiro zinegotzia eta itsasertz mugarteko departamentua (Costas
bezala
ezaguna dena) jakinaren gainean daude. Guk, dagokien erakunde publikoek
gertaturikoaren arduradunak salatzea eta zigortzea eskatu nahi dugu
lerro
hauen bidez, eta, bide batez, hau berriro gerta ez dadin neurriak
hartzea
eskatzen dugu.
plastikozko gurpiltxoak
plastikozko gurpiltxoak2
Beldarraiñi!!
andoniri