Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igandean bukatuko da Aristerrazuko erromeria denboraldia
Dokumentu Akzioak

Igandean bukatuko da Aristerrazuko erromeria denboraldia

2011/06/16

J.L. Laja eta Unai Narbaiza trikitilariek egingo dute azken saioa

Igandean, ekainaren 19an, egingo da Aristerrazun denboraldiko azken erromeria. 18:30ean hasi eta 21:30ak arte J.L. Laja eta Unai Narbaizaren trikiti doinuekin dantza egiteko aukera izango da Andatza auzoan. A

Antolatzaileen esanetan arrakastatsua izan da aurtengo erromeria denboraldia, besteak beste, ordutegiaren aldaketarengatik. Betiko jendea eta jende berria, gazteak, hainbat tokitatik gerturatu dira Andatza Auzora, erromeria trikitia eta festarekin gozatzeko asmoz eta gure ohiturak indartzeko gogoz. Aurtengo saioetan momentuko trikitilaririk aipagarrienetakoek hartu dute parte hartu dutela ere gaineratu dut.

Arrakasta hori lortzen lagundu dutelako antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaileei, trikitilariei, erromerien berri eman duten komunikabideei, Aiako Udalari eta Aristerrazu jatetxeari, guztien laguntzarik gabe ez bailitzateke posible izango Aristerrazuko erromeriak lortu duen arrakasta lortzea. 

Bestalde, gogorarazi nahi dute denboraldi berria urriaren erdi aldera hasiko dela.  

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea