Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikastolako ateak irekitako eguna
Dokumentu Akzioak

Ikastolako ateak irekitako eguna

2008/03/06

Martxoaren 8an, 11:00etatik aurrera egingo da

Ateak irekitako eguna egingo du Orioko  Herri Ikastolak martxoaren 8an. 11:00etatik aurrera, ikastolako gelak erakutsi eta Hezkuntza Proiektuaren berri emango zaie bertaratuei.

Haurrentzako ere zenbait jarduera izango dira. Haur hezkuntzako 3 urtekoetatik lehen hezkuntzako 2. maila bitartekoek maskarak egiteko, buztin jolasekin aritzeko... aukera izango dute. Eguraldia lagun bada, plazoletan izango dira tailerrak; pergolan, bestela.

Haur hezkuntzako 1 eta 2 urtekoek, berriz, zirkuituak, jolasak... izango dituzte prest psikomotrizitate gelan.

Eguna amaitzeko, Marsel Magoaren ikuskizuna izango da jangelan, 12:30etan.

saltzen saltzen.....

ijito — 2008/03/06 21:02
Hor da hori gurasoak erosteko estrategia polita. ez nuen uste orioko ikastolak hau beharko zuenik, ikasleak lortzeko. Badakit ez dela lehenengo aldiz egiten dezuena, baina..............

Ikastolako ateak irekitako eguna

Maria — 2008/03/07 01:21
Saltzen saltzen... ez dakizu ondo zer esaten duzun, zeren ez da ikastolaren gauza ateak irekitako eguna antolatzea. Orio bertan bai ikastolak eta baita eskola publikoak egiten ditu ateak zabalduriko egunak, eta beste ikastetxe, nahiz unibertsitate... guztietan egiten da. Lehendabizi datuak izan behar dira, ikastolari horrelako HARRIA bota baino lehen.

lasai maria

mikel aranzabal — 2008/03/07 02:59
horrelako harriz beteriko mezuak leku guztietan ageri dira. guri, muntoko plana baztertzeagatik ikastolaren aurka egiten dugula leporatzen digute, baina nik ala ere, lasai esaten jarraituko dut ikastolan ikasi nuela, eta bertakoekin harreman ona dudala. nahiz eta plenoko erabakiak eta hartzeko moduak ez ditudan gustoko, zorionak orioko herri ikastolari eraikina egiteko oztopo gehiago ez izateagatik, beharra dago eta.

?????????

karkarari — 2008/03/07 09:24
nik idatzi nuen mezua ez da iraingarria, nire iritzia bota nuen inor iraindu eta faltatu gabe,zergaitik borratu duzue orduan??? esplikazio bat eman beharko didazue, ezta?????????

ez nuen espero!!

harridura!! — 2008/03/07 13:14
ez nago ados orioko ikastolako zuzendari den zigorrek hitzan egindako deklarazioekin. kontu bat da ikastolak leku falta izatea baina muntoko plana delakoan ikastolaren interesak soilik begiratzea.....ez zait ongi iruditzen. herri mugimendutik sortu zen eta orain herritarren eskubideei bizkar ematen?

ez nuen espero?

ni — 2008/03/07 13:42
"Herritarren eskubidei bizkar ematen" baina zuri zeinek esan dizu herri guztiak zu bezala pentsatzen duela?

eta nork esan dizu zuri ezetz?

mikel aranzabal — 2008/03/07 14:25
HERRI GALDEKETA ORAIN!

Ikastolako ateak irekitako eguna

Maria — 2008/03/07 15:07
Ikastolak ez ditu bere interesak bakarrik begiratzen, zeren denok dakigun bezala ikastola herriarena da. Hala ere kontutan hartu beharrekoa da 2004.urtean egin zela KILOMETROETAKO festa, eta helburu nagusia zuelarik, ikastolako eraikin berria. 2008.urtean gaude eta oraindik borrokan daude eraikin berri hori egiteko. Nire ustetan benetan premia larrian daude ikastolakoak, ikusita herri honetan haur gehienek duten joera, espaziorik gabe daude gaur eguneko ikastolan, gogoratu maila oso bat ere musika eskolan dabilela egunero bueltaka... Ni ez nago oso ados munto alde horretan egingo denarekin, baina nik uste det nahiz eta ikastola pakete horretan sartu duten, badela garaia ikastolagatik pentsatzea. Ze oso estrategia polita da ikastola ere pakete berdinean sartzea dagoen premia larria ikusita!! Horrela erraza da proiektua aurrera ateratzea... Nola utziko ditugu ba herritarrak ikastolako eraikin berria egin gabe... eta bitartean hori tarteko dutela beste guztia egingo dute!!

Harridurak argitzeko

Zigor Saizar Uzin — 2008/03/07 15:43
Nire izena eta batez ere Ikastolarena zuzenean aipatu denez ondorengo argibideak eman nahi nituzke: 1. Urola-Kostako Hitzan osteguneko alean (08-03-07) nik emandako iritzian, kazetariari esan niona hitzez hitz biltzea ezinezkoa zenez, kazetariak berak egin zuen laburpena, horrek duen arriskuarekin: testuingurutik kanpo azaldu ziren hitzok eta nire "poztasuna" bere pertzepzioa besterik ez zen izan. Izan ere argi eta garbi adierazi nion udalbatzarretik oso penatuta atera nintzela. 2. Martxoaren 1eko Urola-Kostako Hitzan, Ikastolako zuzendari gisa dudan iritzia bertan argi adierazi nuen(http://orio.hitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00003001/Zenbat_buru_hainbat_aburu_Muntori_buruz.htm). Prentsaz gain, herriko alderdi guztiei eta Arkupe elkartekoei Ikastolaren iritzia zein zen azalduta geratu zen, beraiekin egin genituen bileretan. 3. Orioko Herri Ikastolako zuzendari bezala, Ikastolaren interesak defendatzea dagokit, ez besterik; inoren eskubideei bizkar eman gabe, noski, eta beste erakunde edo herritarren beharrekiko errespetua adieraziz beti. Hala egin dudalakoan nago eta norbait minduta sentitu bada, barkartzeko eskatzen diot. 4. Harridura agertu duen iritzi emaileak ondo adierazi bezala, Ikastola herritik eta herriaren zerbitzurako sortutako erakundea da. Ezaugarri eta helburu horiekin sortu, iraun eta jarraituko du, Ikastola herriarena baita, oriotarrena: bere baitan biltzen ditu ia 400 familia oriotar, 540 ikasle oriotar, 52 langile, asko eta asko oriotarrak (eta herrikoak ez direnak, Orioko Herri Ikastolarekin erabat identifikatuak, neu tartean)eta inolaz ere ahaztu nahi ez ditudan ehunka guraso eta ikasle ohi. Horiek guztiak osatzen dugu Ikastola: herritarra, irekia eta, batik bat, ANITZA. 5. Berriz diot, norbait mindu badut barkatu. Eta iritzia zuzenean nire ahotik jaso nahi badu, gonbitea egiten diot ikastolara etorri eta hitz egiteko.

Argituta

ikastola zalea — 2008/03/07 16:33
Pozten naiz hain zehatz eta txukun zure argipenak emateagatik. Desio dut, zu bezala, ikaslon herriarena eta herriarentzat izaten jarritzea, Oriotarrentzat, Euskal Herritarrentzat. Berriz ere mila esker.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea