Ikasys programa ezagutzeko aukera
Aurkezpen bilera astelehenean izango da, 18:00etan Ikastolan
Ikasys proiektua ezagutzera emateko bilera antolatu du Ikastolak, guraso eta programaren berri izan nahi duten herritarrentzat. Egitasmoaren sortzaileek eta Ikastolen elkarteko adituek egingo dute aurkezpena.
Zer da Ikasys?
Ikasle bakoitzak duen erritmoari eta estiloari erantzutea da Ikasys programaren helburua. Programa horren arabera, ikasleak ikasbook izeneko ordenagailu portatil bat izango du, fitxa-liburuen ordez, gelan aurrez ikasitakoaz trebatzeko. Egitasmo horren bidez, irakasleek jarduerak sortu eta antolatzeaz gain, ikasle bakoitzaren lanen garapena gertutik jarraituko dute.
Programa hau probatzeko hiru ikastetxe aukeratu dituzte eta horien artean da Orioko Ikastola. Lehenengo froga-aldiari apirilaren 14an ekingo diote eta ikasturte amaiera arte iraungo du. Datorren ikasturtean, berriz, bigarren froga-aldia jarriko da martxan, irailetik ekaina bitartean, hain justu. Hasiera batean LH 2., 4. eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleak batuko zaizkio eta, azkenik, DBH ere hartuko du proiektuak.
Bilera: Apirilaren 7an, astelehenarekin, Ikastolako Teknologia gelan. 18:00etan.