Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauterietako jaia antolatzeko bilera deitu du Udalak
Dokumentu Akzioak

Inauterietako jaia antolatzeko bilera deitu du Udalak

2012/01/19

Jai bateratua egitea proposatu nahi diete herritarrei

Azken urteetan inauterietako jaiak Orion izan duen erantzuna ikusita, txikik eta handiak, denak bat eginda antolatu nahi ditu inauterietako jaia Udalak datorren otsailaren 18an.

Orain arte bi desfile-edo egin dira, bata, Txurrumuskik txikienekin egiten zuena arratsaldean eta, bestea, helduek iluntzean egiten zutena. Hori dela eta, bi desfileak bateratzeko gogoa azaldu du Udalak. Horri, gainera, goizetik mozorrotuta ibiliko den jendea ere gehitu nahi dute.

Horretarako, parte hartu nahi duten herritar guztiei –familiak, eragileak, norbanakoak…– jaia antolatzeko bilerara joateko eskatu die Udalak. Bilera, datorren astelehenean, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18:30ean, Kultur Etxean izango da.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Inauterietako jaia antolatzeko bilera deitu du Udalak

Iazko inauterietan koadrila asko ibili ziren mozorrotuta Orioko kaleetan.