Hemen zaude: Hasiera Albisteak Indo eta Beldarrain Gipuzkoako gomazko palako txapeldun
Dokumentu Akzioak

Indo eta Beldarrain Gipuzkoako gomazko palako txapeldun

2011/10/27

Hasiera gogor baten ostean, erraz irabazi zuten finala

Arrate Indo eta Naroa Beldarrain oriotarrak Gipuzkoako 2. mailako gomazko palako txapeldunak dira, urriaren 23an, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, Altzatarra elkarteko bikoteari irabazi ostean.

Finalera partidarik galdu gabe iritsi ziren oriotarrak baina, partidaren erdia jokatu arte, gogorra izan zen lehia. Bikote donostiarra 14-15 jarri zen partidaren lehen zatia jokatu zenean eta, momentu hartatik bukaera arte, oriotarrak beren jokoa egiten hasi ziren.

Gauzak horrela, partidaren hondarrera freskoago iritsi ziren Indo eta Beldarrain eta bukaeran 30 eta 20 irabazi zuten, Gipuzkoako txapela irabaziaz.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Indo eta Beldarrain Gipuzkoako gomazko palako txapeldun

Beldarrain eta Indo txapela buruan dutela.