Hemen zaude: Hasiera Albisteak Interes gutxi herritarren partetik abortuaren legearen inguruan
Dokumentu Akzioak

Interes gutxi herritarren partetik abortuaren legearen inguruan

2010/02/19

Joseba Agirretxeak abortuaren legeari buruz hitz egin du

Sei lagun bakarrik elkartu ziren Aiako kultur etxean ostiralean, 19an, Joseba Agirretxeak eman zuen hitzaldia, Abortuaren legea: nondik norakoak izenekoa, entzutera. EAJko Diputatuak gaiaren inguruko alderdi orokor batzuei heldu zien hasieran, eta gero, lege berriari dagokionean, ordezkatzen duen EAJren ikuspuntua argitu zuen etorritakoen aurrean.

Hasteko, gaiaren iraganaren gainean hitz egin zuen. Aipatu zuen1985a bitartean abortatzea delitua izan bazen ere, Felipe Gonzalezen gobernuak lege berria egin zuela urte horretan, eta, Agirretxeren irudirako, hori zen gai honen inguruan egin den saltorik nagusiena. Orain alderdi sozialistak lege bihurtu nahi izan duenean eragina izan dute EAJkoek proposatutako eta onartutako emendioekin. Azpimarratu nahi izan zuen alderdiaren jokabidea ez dela izan lehengo edo oraingo legearekin ados egotea edo ez egotea, baizik eta heldutasun sexuala eskatzea, heziketa sexuala bultzatzea eta gizonen zein emakumeen ardura azpimarratzea. Emakumeak egin nahi badu, egin egingo du, eta legearekin nola baimendu eta zein baldintzetan zehaztu behar da. Baina, horrekin guztiarekin batera, kontzientziaren objekzioa ere errespetatu behar da, esan du diputatuak egungo errealitatea onartuta.

 Alderdiaren jokabidea esplikatu ondoren, herritarren galderei erantzun die, beti ere EAJren edo, tarteka, bere ikuspuntu pertsonaletik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea