Irteera eguna heltzeko irrikan
Ikasbidaia egitera abiatuko dira Ikastolako 41 ikasle eta 3 irakasle igandean
Igandea iristeko irrikitan izango dira Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak. Astelehena gertuago izango dute baina ez da ohiko igande bat izango. Arrazoia, 41 ikaslek, 3 irakasleren laguntzaz, egingo duten ikasturte amaierako bidaia. Igandean abiatuko dira, 21:00etan, literadun autobusean. 6 egun emango dituzte Katalunian eta Andorran, batetik bestera, bidaian.
Hauxe da prestatu duten egitaraua:
Martxoak 9: Irteera Oriotik 21:00etan.
Martxoak 10: Goizean Raftinga Seu D´Urgellen. Arrtsaldean Andorrara joango dira eta 3 orduko egonaldia egingo dute Caldeako bainuetxean.
Martxoak 11-12 : Tavascan (Lleida-Herrialde Katalanak) herriko eski estazioan emango dituzte bi egun hauek eskiatzen. Martxoak 13-14: Bartzelona hiria ezagutzen emango dituzte egunok (Sagrada familia, Parc Güell...).
Martxoak 14: Oriora itzulera, gauean.