Irteera perretxiko bila
Larunbat goizean izango da
Larunbaterako, urriaren 16rako, perretxiko bila joateko irteera antolatu du Orioko Herri Ikastolak. Perretxikotara joango nahi dutenek 8:30ean eraikin zaharraren aurrera azaldu behar dute egun horretan. Irteeran parte hartzeko edozein herritarrek eman dezake izena Ikastolako idazkaritzan ostirala baino lehen.