Hemen zaude: Hasiera Albisteak Istripua izan da anbulatorioaren aurrean
Dokumentu Akzioak

Istripua izan da anbulatorioaren aurrean

2008/09/11

Maniobra egiten ari zela, gizon batek autoaren azpian harrapatu du emaztea

Goizeko 11:00k inguruan gertatu da ezbeharra, Orioko anbulatorioaren aldamenean. Eguneko zentroaren sarrera parean, zehatzago esateko. Autoarekin maniobra egiten ari zen gizon batek, atzera egitean, emaztea azpian harrapatu du nahi gabe. Suhiltzaileen kamioia eta hainbat ertzain bertaratu dira segituan, emakumea kotxe azpitik atera ezinik baitzegoen. Anbulatorioko medikuak eta udaltzainak ere bertan egon dira suhiltzaileak etorri bitartean, senar-emazteak lasaitzeko ahaleginetan. Zorionez, andrearen egoera ez da hasiera batean zabaldu den bezain larria eta ospitalera bidean da uneotan.

Istripua

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea