Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itsaso zakarrak kalteak eragin ditu
Dokumentu Akzioak

Itsaso zakarrak kalteak eragin ditu

2008/03/11

Kanpoko muturreko horma bi tokitan zulatu da, besteak beste

Itsasoak eragindako kalteak agerian geratu dira gaur goizean gurean. Kanpoko muturreko hormatzarraren erdialdean bi puska eraman ditu. Barruko eskoileran, berriz, azpiko harriak mugitu eta bi zulo handi egin ditu errio aldean eta zorua bera ere altxata dago. Gainontzean, enbor eta zikin ugari bildu da pasealekuan, ahatetaraino. Herriko arranplan, berriz, petrila bota du.

Gaurko iragarpenari dagokionean, Euskalmet metereologia agentziaren arabera, 6-7 m-ko olatuak altxatuko ditu ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak eta, egunak aurrera egiten duen neurrian, 5 m-ra jaitsiko dira.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

 

itsaso txarra

itsaso txarra 2

Zorionak, Karkara!

Isabel — 2008/03/11 18:14
Denboralearen berri eman didatenean, karkara.com-era jo dut ea zerbait bazegoen ikustera eta ez didazue fallo egin. Argazki ikusgarriak, benetan!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Itsaso zakarrak kalteak eragin ditu

Kanpoko barrako bi zati bota ditu itsasoak