Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sutea izan zen larunbatean Orion
Dokumentu Akzioak

Sutea izan zen larunbatean Orion

2008/03/03

Zirkuitulabur batek eragin zuela dirudi, suhiltzaileek oraindik argitu ez badute ere

Martxoaren 1eko arratsaldeko 18:30ak inguruan sua piztu zen Iturbide kaleko 7 zenbakiko garajean. Sortutako kearen ondorioz, goiko etxebizitza eta lokalak hustu egin behar izan zituzten. Kalteak baloratzeko dauden arren, auto bat kiskalita geratu zen eta suteak argirik gabe utzi zuen kalea. Iberdrolak egindako konponketak medio, egun berean errekuperatu zuten argia etxebizitzetan; kaltetutako garajeak eta gaineko lokalek, ordea, argi indarrik gabe jarraitzen dute oraindik.

Kalte pertsonalei dagokienean, egoerak eragindako urduritasunarengatik bizilagun batzuk artatu zituen DYAk, baina ez zen zauriturik izan.

Suhiltzaileek sutearen zergatia oraindik argitu ez badute ere, zantzu guztien arabera, zirkuitulaburra dirudiela adierazi du Orioko udaltzaingoak.

Sutea Iturbiden

Sutea Iturbiden

zuzenketa

ingurukoa — 2008/03/03 16:20
Sua iturbide 7ko garajeetan gertatu zen eta ez 3.zenbakian, eta etxebizitzak eta garajeak udaltzaingoak eta ertzantzak ustu zituzten suhiltzaileak etorri bitartean.

SUTEA

OR NUNBAITEKUA — 2008/05/31 17:19
NIK LOKALA DAKAT OR T SUTE HORREGATIK SUHILTZAILEK LOKALEA SARTU T DENA BUSTITA UTZI ZUEN LOKALIK GABE UTZI DIE T GAÑA BEAYEK MEZER EZ OMEN IN BAZPARE BUSTI OMENTZUEN LOKALA SUA BERAKO GARAJENTZEONEN JON REDONDO DIMISION!!!!!!!!!!YA

Ezin da erantzunik utzi

Sutea izan zen larunbatean Orion

18:30ak inguruan piztu zen sua