Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iturbide kalea trafikoari itxita izango da hainbat lan egiteko
Dokumentu Akzioak

Iturbide kalea trafikoari itxita izango da hainbat lan egiteko

2011/11/30

Abenduak 1, 2 eta 5ean itxiko dute

Iturbide kaleko 13. zenbakian ura, saneamendua, argi indarra, komunikazioa eta eremu guztien urbanizazio lanak egin behar dituztenez, abenduaren 1ean, 2an eta 5ean, 08:00etatik 18:00etara bitartean trafikoan honako aldaketak izango dira:

• Iturbide kaleko 13. zenbaki inguruko trafikoa bi norabideetan itxi egingo da, tarteka txandatuz, ibilgailuentzako irekitzeko aukera dagoenean irekiz.

• Kale Nagusia, Antxiola eta San Martin ingurukoek herrira joateko N-634 errepidera jaitsi beharko dute. Era berean, aipatutako kaleetara joateko Txanka bidetik San Martin bidea hartu beharko dute gidariek

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea