Iturriozena kafetegia ireki dute
Jende asko hurbildu da estreinaldiaz gozatzeko
Gaur estreinatu dute Iturriozena kafetegia. Plazan egoteko giro ona zegoela, merienda ederra eskaini dio herriko jendeari Nekane Lertxundik. Kanpoan zein barruan jende mordoa bildu da kafetegi-taberna berriak zer zekarren probatzera. Nobedadeak ekarriko dituela esan digu Nekanek, baina nobedadea pasa ondoren ere lan eta lan egongo da opilak, ogia, gutiziak eta edariak eskaintzen. Goizeko 7:00etatik eguerdiko 1:30era eta 15:30etik 20:30era bitartean egongo da irekita.