IV. Jardunaldi Feministei buruzko hitzaldia
Apirilaren 9an izango da, Orioko Udaleko goiko bilera gelan
Bilgune Feministak, EAE-ANVko udal taldearekin batera, hitzaldia antolatu du Portugaleten izango diren IV. Topaketa Feministen berri emateko. Euskal Herriko Koordinadora Feministak prestatu dituen jardunaldiak apirilaren 12 eta 13an izango dira Portugaleten, Unibertsitateko Nautiko Fakultatean.
Hauek dira landuko diren ildoak:
1. Gu emakumeak, mundu global eta lokalean.
2. Gu emakumeak, sexuen arteko biolentziaren aurrean.
3. Gu emakumeak, gure identitateak eta gure gorputz intsumiso.
Orioko aurkezpen hitzaldia apirilaren 9an izango da, asteazkenarekin, Udaleko goiko bilera gelan. Herritar guztiei luzatu diete azaltzeko gonbita. Informazio gehiago: www.jardunaldifeministak.org