Hemen zaude: Hasiera Albisteak Izagirre-Esoain txapeldun mus txapelketan
Dokumentu Akzioak

Izagirre-Esoain txapeldun mus txapelketan

2008/04/15

15 bikote izan ziren OKK Gazte Asanbladak taldeko 7 auzipetuen gastuak ordaintzeko antolatutako txapelketan

Apirilaren 11n izan zen OKK gazte asanbladako zazpi auzipetuen gastuak ordaintzeko mus txapelketan Egoitz Izagirre eta Imanol Esoainek osatutako bikotea izan zen garaile. Parte hartutako 15 bikoteren artean onenak izan ziren eta Balea hotelean talasoterapia saioa eta askaria eraman zituzten etxera, saritzat. Bigarren Iñaki Zaldua eta Jon Itxaso geratu ziren, finalean 4-0 galduta. Arkumea irabazi zuten hauek. Hirugarren sailkatuek, berriz, Zigor Esoainek eta Ibon Berasaluzek, Arkaitz tabernan afaria eskuratu zuten. Sari guztiak Arkupe merkatarien elkarteak jarriak izan ziren.

Helburu berarekin antolatu zituen gazte asanbladak ostiraleko eta larunbateko marisko otarraren zozketak ere. Josu Garmendiari tokatu zitzaion apirilaren 11n, 0158 zenbakia izan baitzen saritua. Hurrengo egunean, berriz, Andoni Aranzabalek eraman zuen otarra etxera, 2688 zenbakiarekin.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.