Hemen zaude: Hasiera Albisteak Izeta IIak eta Aimar Irigoienek apustua hitzartu dute
Dokumentu Akzioak

Izeta IIak eta Aimar Irigoienek apustua hitzartu dute

2008/04/13

Irailak 28an jardungo dute Tolosako zezen plazan

Elkarri desafioka aritu eta gero, atzo Tolosako Kantabriko Etxean elkartu ziren Irigoien eta Izeta aiarra koadrilek lagunduta apustua hitzartzeko asmoz. Erronkarako proposamen ezberdinak ekarri zituzten, eta bero eztabaidatu ondoren, tartekoa zerbait adostu zuten. Irigoienen proposamena 150 kiloko harri kubikoarekin 10 minutuko 3 tanda egitea izan zen, alde bakoitzak 30.000 euro jarrita. Izetak ordea 120 kiloko harriarekin 10 minutuko hiru tanda egitea eta bakoitzak 10.000 euro jartzea proposatu zuen. Azkenean 137,5 kiloko harri kubikoarekin 10 minutuko 3 tanda egingo dituztela zehaztu zuten, irailaren 28an, Tolosako zezen plazan. 20.000 euro jokatuko dituzte, sarreretan jasotako dirua berriz erdibana egingo dute.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.