Izetatarrek marka aparta jarri dute
125 aldiz jaso dute 125 kiloko harria
Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta VI.a harrijasotzaileek marka berria jarri zuten herenegun Abadiñon, San Blas eguneko azokaren baitan. 125 kiloko harria 125 aldiz jasotzea zuten helburu aiarrek eta bai lortu ere. 9 minutu, 40 segundo eta 68 ehunen behar izan zituzten altxaldi horiek guztiak egiteko. Zorionak biei!