Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jai giroan ospatu zuten Eskola Eguna Zaraguetakoek
Dokumentu Akzioak

Jai giroan ospatu zuten Eskola Eguna Zaraguetakoek

2011/06/06

Larunbatean, ekainaren 4an, egin zen festa eskolan bertan

Pasa berri den larunbatean, ekainaren 4an, Zaragueta Herri Eskolan bertako eguna ospatu zuten.

Urteroko bezala, ekainaren lehen larunbatean egin zen ospakizuna, eta ikasle, irakasle eta gurasoen artean hainbat ekintza egin ziren.

Ikasleentzat Eskolako Eguna egun oso berezia izaten da, beren familiak haurren eguneroko espaziotan ikusteak poza eta emozioa sortzen die-eta. Irakasleen aldetik, aurreko egunetan emanaldiaren prestaketan buru-belarri murgilduta ibili ondoren, beraien lanaren emaitza erakutsi ahal izan zuten.

Dena den, Guraso Elkarteak osatu zuen, ohitura denez, egunaren zati pisutsuena, egitura eta antolaketa lanak: pentsatutakoak eta pentsatu gabekoak, denak arazo bihurtzen dira hainbat unetan, baina gero, emaitza ikustean, festa giroan, gozamen sentsazioak nagusitzen dira adierazi dute Zaraguetatik.

Goizeko 11etan hasi zuten jaia eta iluntzera bertan ibili ziren Zaraguetako familia handia osatzen dutenak jai giroan.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Jai giroan ospatu zuten Eskola Eguna Zaraguetakoek

Urtero haurrek beren dantzak erakusten dizkiete guraso eta lagunei. Argazkia: Zaragueta.