Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jende asko Sortzen-Ikasbatuazek antolatutako festan
Dokumentu Akzioak

Jende asko Sortzen-Ikasbatuazek antolatutako festan

2008/04/20

500 lagun baino gehiago etorri dira ospatzera

Festa handiaz gozatzen ari dira Aiara hurbildu direnak gaur. Sortzen-Ikasbatuazek antolatutako festa eguna oso ondo doa. Mendi ibilaldia egin ondoren, bostehun lagun baino gehiago elkartu dira dema plazan jaialdian parte hartzeko. Lardizabal eskolako ikasleek Behin Betiko eta Txanogorritxu abestiekin eman diete ongietorria. Jarraian, Gipuzkoako zenbait ikastola eta eskolako ikasle, guraso eta langileen emanaldiak izan dira : txistulariak, abeslariak, dantzariak, bertsolariak, musikariak… Horrez gain, Porrotx, Txapas, Jon Maia eta Sustrai Colinaren laguntza izan dute, festa alaitzeko. Herri kiroletan jardun ondoren, bazkaltzera joan dira guztiak, 160 heldu Kanuan eta gaztetxoak frontoian. Eta ondo bukatuko dute eguna antolatutako erromeriarekin,  Lasarteko Amalur trikiti taldearen eskutik.

 

 

 

ZORIONAAAAK!

Ehbe — 2008/04/21 11:15
Festa paregabea,xumea,goxoa,Porrotx ta Txapas lagun.Zorionak Aiako Lardizabal eskolakoei ta Sortzen-Batuaz elkarteari.Euskal Herria bere erroa,Euskal Herriak bere hitza,Euskal Herriak bere geroa,Euskal Herriak bere eskola!

EHBE

ikaslia — 2008/04/21 17:54
ikasle, irakasle eta gurasoak denak bat! Hau da geroa lantzeko bidea, eskolak euskalduntzeko bidea. Euskal Herriak Bere Eskolak!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.