Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jende ugari OKKri elkartasuna adierazteko
Dokumentu Akzioak

Jende ugari OKKri elkartasuna adierazteko

2008/03/31

Ehun inguru lagun elkartu zen plazan, epaitegira zitatuak izan diren gazteen alde

100 bat lagun bildu zen larunbatean, Muntoko plan partzialaren ez ohiko bilkuraren ondorengo istiluak medio, epaitegira zitatuak izan diren OKK Gazte Asanbladako zazpi kideei elkartasuna adierazteko. 20:00etan izan zen kontzentrazioa, adierazpen askatasuna, errepresiorik ez lemapean.

Atentado agente autoridad salaketapean, Donostiako Probintzia Epaitegian deklaratu zuen zitatua izan den adin txikiko inputatuak, martxoaren 24an. Gainontzeko seiek bihar, asteartean, jasoko dute zitazioa Orioko epaitegian.

Ezin da erantzunik utzi