Jendetsua eta alaia izan da Korrika Orion
Puntual-puntual iritsi da lekukoa arratsaldeko 5etan eta giro aparta sortu da era guztietako jende mordoak bultzatuta
Aldez aurretik erabakitako ordutegia zintzo beteaz etorri da Korrika Oriora eta zain izan ditu oriotarrak hutsik egin gabe lekukoa alai eta harro aurrera eramateko. Kilometroak hartu dituztenek ez ezik, dozenaka lagun ere ondoan eraman dituzte: bizikleta gainean batzuk, korrika besteak, umeen kotxeak bultzaka guraso gazteak… denek nahi izan dute euskararen aldarria egin festa giroan eta emozio berezia sortu da euskara ikasten hasi diren etorkinek lekukoa hartu duten unean.
Hori dena ikusteko zuentzako jaso ditugun argazkien bidez hemen klik egin besterik ez duzue.