Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jolas eguna antolatu du Orioko gaztetxeak
Dokumentu Akzioak

Jolas eguna antolatu du Orioko gaztetxeak

2010/08/13

Goizean goiz hasita hainbat jolasetan arituko dira

Bihar, larunbata, abuztuak 14, jolas eguna antolatu du Orioko gaztetxeak. Goizean hasita, 10etan hain zuzen ere, altxorraren bila jolastuko dira bazkalordura arte. Jolastu nahi duen edozeinek, 10ak baino lehen gaztetxera hurbiltzearekin nahikoa du.

Ondoren, bazkaria egingo da Etxeluzen bertan. 14:00etan bazkalduko dute goizean galdutako indarrak berreskuratzeko, arratsaldean ere jolas gehiago izango dituzte-eta. Bazkariaren prezioa zehazteke dago oraindik, baina gastuen araberakoa izango da eta merkea ondorioz.

Arratsalde parterako, plazan Twister eta Oka joko erraldoiak antolatu dituzte gazteek. Larunbaterako proposamen berria, beraz, Orioko gaztetxearen eskutik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Jolas eguna antolatu du Orioko gaztetxeak

Aurrekoetan afariak egin izan dituzte, baina oraingoan bazkaria eta jolasak izango dira. Argazkia: Oihana Zulaika