Jolasak haur hezkuntzako gurasoentzat
Zaragueta eskolan egingo dituzte, maiatzaren 16an
Zaragueta eskolak haur hezkuntzako gurasoentzako jolas saioa antolatu ditu maiatzaren 16rako. Jolas hauek eskolako jardueren baitan egiten dituzte eta saio bat izaten da astero. Ekimen berezitzat dituztela adierazi digute eskolako arduradunek. Ikasle guztiekin batera aritzen direlako batetik, eta bestela sortuko ez liratekeen harremanak ahalbidetzen dituelako, bestetik. Gainera, euskara modu ludikoan bizitzeko aukera ematen omen die, guztiek hizkuntzarekin zerikusia baitute: kantu antzeztuak, aho jolasak, korroak…
Asteroko saio hauetaz gain, tarteka, gurasoak gonbidatzen dituzte, gero, kalean, beren seme-alabekin aritu ahal izateko trebatu daitezen.
Eguraldia lagun