Jose Angel Aldai eta Juanjo Garciak irabazi dute Aiako argazki lehiaketa
Argazkiekin 2012ko egutegia kaleratu dute
Abenduaren 19an banatu zituzten aurtengo argazki lehiaketako sariak. Aurten 39 argazki onartu dituzte lehiarako eta partaideak 17 izan dira guztira, 8 herrikoak eta 9 kanpokoak. Argazkietan besteak beste Agorregi, Iturri kalea, herriko plaza Juanenetik aterata, iturrirako bidean dagoen egurrezko seinalea edo ur bedeinkatuaren ontzia ikus daitezke. Argazki irabazleekin eta jendeak erakusketan aukeratutakoekin 2012ko egutegia egin dute eta Aiako etxeetan banatu.
Hona hemen irabazleen izenak:
- Herrikoak
- Jose Anjel Aldai
- Eba Arratibel
- Aran Aldai
- Kanpokoak
- Juanjo Garcia
- Oliver Perez
- Ivano Peruchen