Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joxe M. Gonzalez zendu zen, istripuz, ostiralean
Dokumentu Akzioak

Joxe M. Gonzalez zendu zen, istripuz, ostiralean

2009/01/19

A-15 autobian, Lekunberri parean, izan zen ezbeharra

Urtarrilaren 16an, Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen A-15 autobidean izandako istripu larrian Joxe M. Gonzalez Argibay oriotarra zendu zen. Donostiako norabidean zetorren 27 urteko gaztea furgonetan eta, oraindik zehazteko dauden arrazoiengatik, errepidea gurutzatu eta kontrako norabidean zihoan auto bat jo zuen aurrez aurre. Arratsaldeko 16:00ak aldera gertatu zen ezbeharra eta Gonzalezen heriotzaz gain, autoko gidaria ere—55 urteko emakume donostiarra— hil zen. Harekin zihoan ahizpa, berriz, larri zaurituta eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Hileta

Gaur arratsaldeko 19:00etan izango dira Joxe M. Gonzalez Argibayren aldeko hileta elizkizunak, Orioko elizan. Igandean eman zitzaion lurra gorpuari.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea