Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan Priede gogoan
Dokumentu Akzioak

Juan Priede gogoan

2008/03/13

Lore eskaintza egingo diote hilerrian, 12:00etan

Juan Priede zena omenduko dute gaur eguerdian Orioko hilerrian, haren aurkako atentatuaren 6. urtemugaren atarian. 12:00etan izango da. Urtero legez, lore eskaintza egingo diote senideek, lagunek eta alderdiko kideek.

PSE-EE alderdiko zinegotzia zena 2001eko martxoaren 21ean hil zuen ETAk, Gure Txoko tabernan  kafea hartzen ari zela. Zinegotzia bizkarzainik gabe zen une horretan. Sekulako lurrikara sortu zuen gertaerak herrian eta Udalak dolu egun izendatu zituen atentatuaren ondorengo hiru egunak. Martxoaren 22an esaterako, inoizko konzentraziorik handiena egin zen plazan atentatua gaitzesteko.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea