Juan Priede omendu dute
Isaias Carrasco ere ekarri dute gogora
Juan Priede Orioko PSE-EE alderdiko zinegotzia zena omendu dute gaur Orioko hilerrian. Bertan izan dira zenbait senitarteko, lagun eta alderdikide; besteak beste, Jesus Eguiguren, Patxi Lopez, Rodolfo Ares, Miguel Buen, Manuel Huertas eta Orioko zinegotzi Jesus Rodriguez.
Urteroko lore eskaintza egin ondoren, Gipuzkoako sozialisten idazkari den Buenek hartu du hitza eta Priede omentzeaz gain, pasa den larunbateko atentatuan hildako Isaias Carrasco ekarri du gogora.
