Juantxo harategiak lortu zuen Zarauzko txistor lehiaketako txapela
Abenduaren 22an Zarautzen izandako txistor lehiaketan garaile izan zen Orioko Juantxo harategia. Epaimahaia osatu zuten Martxel Makazaga, Lore Eizagirre eta Arkaitz Etxabek oriotarraren txistorra saritu zuten, aurkeztutako zazpi parte hartzaileen artean.
Aurtengoarekin bigarren aldia da lehiaketa irabazten duela, 2002an ere berak eskuratu baitzuen txistor onenaren txapela. 2004an ere aurkeztu zela aitortu digu Juantxo berak, baina orduan ez zuen lehiaketa irabazi.