Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jubeniletako mutilak bateletan txapeldun
Dokumentu Akzioak

Jubeniletako mutilak bateletan txapeldun

2008/04/15

Igandean ospatu zen Gipuzkoako Batel Txapelketa, Pasai San Pedron

Oriotarrek denetariko emaitzak lortu zituzten igandean Gipuzkoako Batel Txapelketan, Pasai San Pedron 
Jubeniletan aritzen diren mutilak txapeldun bilakatu ziren. Gorka Jimenok, Ekain Zubizarretak, Hodei Alkortak, Andoni Camposek eta Unai Sarasola patroiak osatutako koadrila urrezko domina banarekin itzuli zen etxera. Senior mailako mutilek ere lan txukuna egin zuten, 2. postua eta zilarrezko domina bana lortuz. Infantil-kadeteetako neskak 3. postuan sailkatu ziren brontzezko domina bana eskuratuz. Infantiletako mutilak 5. izan ziren eta kadeteak, berriz, zilarrezko dominarekin itzuli ziren etxera, 2.  denbora onena eginda.

 

 

Ezin da erantzunik utzi

Jubeniletako mutilak bateletan txapeldun

Argazkiak: Joxemari Olasagasti