Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kaldereroek Orio hartu dute
Dokumentu Akzioak

Kaldereroek Orio hartu dute

2008/02/01

Eskolako haurrek kalejira egin dute herriko kaleetan barrena

Zaragueta eskolako ikasle eta irakasleek goizean ekin diote Inauteriak ospatzeari. Hasteko, herriko kaleetan barrena ibili dira kaldereroen konpartsarekin. 10:00ak aldera eman diote hasiera kalejirari, Zaraguetan. Kazolak eta zartaginak ondo astinduz,  traktoreak tiratako karroza eta guzti, jai giroan  agurtu dituzte kalean zebiltzan herritarrak. Eskolara bueltan dira une hauetan.

Bazkalondoan ere, festa giroa nagusi izango da Eskolan. Izan ere, haur, guraso eta irakasleentzako jokoez gain,  txokolatada ere izango da hurbiltzen diren guztientzat.

 

Eskola inauteria 1

 

Eskola inauteria 2

 

Eskola inauteria 3

Eskola inauteria  4

 

 

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.