Kaldereroen konpartsa prestatzen ari dira Zaraguetan
Otsailaren 1ean, ostiralarekin, kantari arituko dira herrian barrena
Zaragueta eskolako haurrak inauterietarako entsaioetan dabiltza, jo ta su. Otsailaren 1ean egingo dute ekitaldia. 10:30ean Bikamiotan elkartuko dira kalez kale abestera abiatzeko. Tarteka geldiuneak eginez, herriko plazaraino joango dira kaldereroen kankarta soinu eta kantuekin. Handik, eskolara itzuliko dira kantari.
Arratsaldean, berriz, 14:45ean, eskolako frontoian abestu eta, ondoren, jokoak izango dituzte: zaku karrera, lokots bilketa… Jaiari 15:30ean emango diote amaiera txokolate janarekin. Eskolatik jakinarazi digutenez, gurasoei dei egin diete arratsaldeko ekitaldietan parte hartzeko.