Kalean da Plaza aldizkaria
Eguerdian hasi dira Udalak argitaratzen duen aldizkaria etxez etxe banatzen
Gaur argitaratu dute Orioko plazaren 4. zenbakia. Azken ale honetan alde zahrreko irisgarritasun planare edota Iturriaga jauregiaren eraberritzearen gaineko notiziak jaso dituzte, beste. Elkarrizketei dagokionez, Peio Saizarrekin Heldu! herri kirol taldearen gainean izandako solasaldia, Mikel Aranzabal musikariarekin izandakoa edota Aitziber Indarti eginikoa dakartza aldizkariak. Sanikolasetako festa programa ere badakar erdiko orrialdeetan. Udalak argitaratzen duen aldizkaria da Plaza eta hiru hilean behin argitaratzen da, oraingoz. 2008ari begira, urtean 11 zenbaki argitaratzeko asmoa dute.
aldizkaria
Konparaketak
Gaurko idatzizko karkaran Plaza aldizkariak aurtengorako 44.000 eurotako dirutza duela esaten da.
Zenbat da karkararen aurrekontua?
Gure aldizkariaren aurrekontua
Diru horrekin 19-20 zenbaki kaleratzen ditugu urtean, bakoitza 24 orrialde edo gehiagokoa.
Karkara/Plaza
zuek aurkeztutako diru kontuetatik zenbat dator udaletik, zenbat beste erakundetatik eta zenbat lortzen duzue zuek?
Karkarako diru-sarrerak
Laguntzak:
- Orioko Udalak 12.855 euro, urtero agindutako PKIren igoera gehitu ez digutelarik
- Aiako Udalak 4.815 euro
- Eusko Jaurlaritzak 13.100 euro
- Foru Aldundiak 7.685 euro
Laguntzaileak 10.000 euro gutxigorabehera
Publizitatea 20.000 euro gutxigorabehera
Guztira, beraz, 68.455 euro
Konparaketak
Nere ustetan, oriotarrentzat gastu txikiagoa izanik karkarak lan hobea egiten du. Eta Plazako eduki honak han integratu daitezke, Udalak hala nahi izan ezkero.
ijitoari
aupa eta animo karkarari
Zerbaitetarako balioko balu gure kexak. PNVk oraindik nahi duena egiten du eta besteak ere amen egiten diote. Nik legislatura honetarako esperantza gehiegi nuen baina oraingoz behintzat zaharrak berri.
PLAZA aldizkaria
BETE DEZAGUN ALKATETZAKO IRADOKIZUNETAKO POSTONTZIA.
ALKATEAK JARRITAKOA.
BERAK ESATEN DUNEZ HERRITARRON IRITZIAK, PROPOSAMENAK, KEXAK, ....JASOTZEKO.
GUZTIEEI ERANTZUNGO OMEN DIO.
BERAZ, HASI GAITEZEN LANEAN.
BETE BEHIAN AIPATZEN DEN GUTUNA ETA DENOK UDALETXERA, POSTONTZIA BETETZERA !!
GAIA, NAHIKO LATZA DA TA !!
Dagokion arduradunari,
Eskutitz honen bitartez lehengo ostiralean, azaroaren 30ean nire etxean jasotako PLAZA aldizkariaren alea irisarazten dizut. Bide batez, aipaturiko aldizkariaren hurrengo aleak nire etxean jaso nahi ez ditudala adierazi nahi dut. Honela gerta dadin, nire izen-abizen eta helbidea honako hauek dira:
IZEN ABIZENAK
(N.A.N.:)
HELBIDEA
20810 ORIO.
Nire eskaeraren arrazoiak hiru dira. Alde batetik, Oriok baduela herritik sortu, herrira zabaldu eta herriak atsegin handiz hamabostaldian behin jasotzen duen aldizkaria: KARKARA. Objektiboa, txukuna, urte askoren poderioz herrian sustraitua eta gaur egun herrian beste kultur eragile gutxik lortu duen funtzioa betetzen duena. Bestetik, Udalak PLAZA aldizkariarentzat 2008. urterako aurrekontuetan aurreikusten duen diru partida guztiz asaldagarria iruditzen zaidala. Aipatu aldizkariak ez du sustrairik herrian, ez da oriotarrek egina eta bertara bideratutako dirua neurrigabea dela. Bukatzeko, Plaza aldizkariaren funtzioa definitu gabea dela. Udalaren informazioa zabaltzea badu xede, ongi, egin dezala. Baina herrian daukagun aldizkariari konpetentzia egiten dioten gaiak ez sartzea komenigarria litzateke, herritarrei eginiko elkarrizketak eta erreportajeak kasu.
Azken ohartxo bat ere gehitu nahiko nuke. Prentsa idatzian ohitura den gisa, Plaza aldizkarian ere dagokion informazioa gehitzea eskertuko nuke, alegia, erredakzio taldea, editorea, tirada, lege gordailua, etab.
Nire eskaria kontutan izango duzuelakoan, jaso agur bero bat.
eta karkarekin?
Ez nahastu gauzak
PLAZA aldizkaria
Oriyon inoiz ez dek kaleratu hain periodiku herrikoirik.
Bertan hitzegiteko aukera denak izan diyek eta zeukatek.
Hor zaudek, pp-psoe-anv-pnv-ee-...alderdi politiko guztiyek izan diyek bere tokia. Denak.
Eta herriko edozein elkarte, klase guztitakuak, kirola, denborapasa, bertsolari, eskola,....denak aukera.
Beti eta orain.
Eta Udalak ere nahi duen guztitan izandik aukera, baianan jakiña, ezin beak nahi duten bezala gobernatu. Karkara zati haundi batean oriotar guztiek gobernatzen ditek. Klase guztietako oriotarrok. Politizatuok eta politizatugabeok. Kirolariok eta potrojotzaileok. Abeslariok eta kantamarruzaleok. Parranderook eta itxezulozaleok. Guztiok zeukau aukera KARKARAn. Guztiok sartzen diyau presioa. Kartak bidaliz, iritziak idatziz, argazkiak itsatziz... Hemeroteka begiratu besterik ez daukak. Gaztelaniaz egindakoak ere traduzituak izan dituk. Eta horrela urteak joan eta urteak etorri.
PLAZA aldizkariak egin ez duna. Oraindik behintzat.
PLAZA aldizkaria
BETE DEZAGUN ALKATETZAKO IRADOKIZUNETAKO POSTONTZIA.
ALKATEAK JARRITAKOA.
BERAK ESATEN DUNEZ HERRITARRON IRITZIAK, PROPOSAMENAK, KEXAK, ....JASOTZEKO.
GUZTIEEI ERANTZUNGO OMEN DIO.
BERAZ, HASI GAITEZEN LANEAN.
BETE BEHIAN AIPATZEN DEN GUTUNA ETA DENOK UDALETXERA, POSTONTZIA BETETZERA !!
GAIA, NAHIKO LATZA DA TA !!
Dagokion arduradunari,
Eskutitz honen bitartez lehengo ostiralean, azaroaren 30ean nire etxean jasotako PLAZA aldizkariaren alea irisarazten dizut. Bide batez, aipaturiko aldizkariaren hurrengo aleak nire etxean jaso nahi ez ditudala adierazi nahi dut. Honela gerta dadin, nire izen-abizen eta helbidea honako hauek dira:
IZEN ABIZENAK
(N.A.N.:)
HELBIDEA
20810 ORIO.
Nire eskaeraren arrazoiak hiru dira. Alde batetik, Oriok baduela herritik sortu, herrira zabaldu eta herriak atsegin handiz hamabostaldian behin jasotzen duen aldizkaria: KARKARA. Objektiboa, txukuna, urte askoren poderioz herrian sustraitua eta gaur egun herrian beste kultur eragile gutxik lortu duen funtzioa betetzen duena. Bestetik, Udalak PLAZA aldizkariarentzat 2008. urterako aurrekontuetan aurreikusten duen diru partida guztiz asaldagarria iruditzen zaidala. Aipatu aldizkariak ez du sustrairik herrian, ez da oriotarrek egina eta bertara bideratutako dirua neurrigabea dela. Bukatzeko, Plaza aldizkariaren funtzioa definitu gabea dela. Udalaren informazioa zabaltzea badu xede, ongi, egin dezala. Baina herrian daukagun aldizkariari konpetentzia egiten dioten gaiak ez sartzea komenigarria litzateke, herritarrei eginiko elkarrizketak eta erreportajeak kasu.
Azken ohartxo bat ere gehitu nahiko nuke. Prentsa idatzian ohitura den gisa, Plaza aldizkarian ere dagokion informazioa gehitzea eskertuko nuke, alegia, erredakzio taldea, editorea, tirada, lege gordailua, etab.
Nire eskaria kontutan izango duzuelakoan, jaso agur bero bat.
Animatu!!
Bide batez gure alkate jaunari ohartxo bat: Zuk esan zenuen buzoira botatako karta guztiak erantzungo zenituela pertsonalki, bueno ba niri ez didazu erantzun eta orioko plaza bueltatu duen inori ere ez dut uste. Espero dut, zaren alkate on bezala erantzungo dituzula jajaja
aurpegia eman
Emana dugu aurpegia