Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kantu zaharren ikastaroa
Dokumentu Akzioak

Kantu zaharren ikastaroa

2008/04/04

Joxemari Lizaso eta Xanti Loidi izango dira irakasle

Belarri pixka bat duen edozein kantuzalerentzako kantu zaharren ikastaroa antolatu du Errikotxia bertso taldeak. Apirilaren 19an hasita, 9 saio izango dira ekainaren 21a bitartean. Joxemari Lizaso eta Xanti Loidi izango dira irakasle, elizaren saloian, larunbatero. Ordua, berriz, izena ematen dutenen artean adostuko da. Prezioari dagokionean, 25 euro balioko du.

Interesatuek kultur etxean eman behar dute izena apirilaren 15a baino lehen.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea