Karkara taldearen oharra
2009/06/23
Patxi Urangaren atxiloketaren gainean
Jota gaude oraindik goizean hartutako berriarekin: Patxi Uranga atxilotu du poliziak eta ETAkidea izatea egotzi. Kolpe handia izan da hura hemen lanean ezagutu dugunontzat.
Lau urtez aritu da gurekin lanean Patxi eta, nola ez, harreman estua izan dugu berarekin. Langile fina, haren umoreak behin baino gehiagotan alaitu dizkigu lan orduak. Hori da guk ezagutu duguna, eta lehenbailehen berriz kalean ikusteko desioa adierazi nahi diogu honen bitartez.
Karkara taldea